Asurabarrena Ermuan

Guaixe 2010eko maiatzaren 11

Larunbatean Ermuako Duatloia jokatu zen, sprint distantzian. Irteera hartu zuten 132 duatletek 5,3 km korrikan, 22,6 km bizikletan eta 2,5 km korrikan osatu behar izan zituzten. Urdaitri taldeko Raf Baugn izan zen azkarrena (1:04:24). Dantzaleku Sakanako Isidro Asurabarrena 44.a sailkatu zen (1:14:55). Emakumeetan Ainhoa Murua izan zen lehena (1:10:23). Bestalde, Izabako Kirol Elkarteak larunbatean jokatzekoa zen Isabako duatloia, Nafarroako Duatloi Kros Txapelketa, atzeratzea erabaki zuen, elurrak ibilbidearen zati handi bat txuri utzi zuelako. Ekainaren 5ean jokatuko da proba.