Aldeano eta Imaz dominekin itzuli dira

Guaixe 2010eko maiatzaren 11

Nafar Kirol Jolasen Pista Irristaketako finalak jokatu dira larunbat eta igandean Txantrean. Kimuak, haurrak, gazteak, juniorrak eta seniorrak aritu ziren, eta Sakanako klubetatik - Olaztiko Sutegi, Altsasuko Irristaketa Taldea eta Urdiaingo Aitziber - 20 irristalari aritu ziren, 10 kimu, 7 haur, eta gazte mailako eta junior mailako bana, eta lan ona egin zuten guztiek. Tartean, Altsasuko taldeko Cristina Aldeano hirugarrena izan zen gazteen nesken mailako 300 metro erlojupekoan, eta Olaztiko Sutegiko Irantzu Imaz hirugarrena sailkatu zen nesken haurren mailako 300 metro esprintean. Aipatu txapelketa Espainiako Txapelketarako sailkagarria zen haur, gazte eta junior mailatan, eta horretarako lehen 10 postuen artean sailkatu beharra zegoen. Sakanako irristalariak une gozoan daude, maila horietan aritu ziren 9 irristalarietatik 7k lortu baitute sailkatzea. Espainiako Pista txapelketak ekainaren 26an eta 27an jokatuko dira Txantrean.