Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan bi mendi lasterketa proba garrantzitsu jokatu dira. Larunbatean Lasterketa Bertikalen Euskadiko Kopa hasi zen, Atxondon jokatutako III. Anboto Km Bertikal probarekin. Halaber, proba Espainiako Lasterketa Bertikalen Txapelketarako baliagarria zen. Aritu ziren 2010 korrikalariak banaka-banaka atera ziren Anboto igotzeko ahaleginean, eta euren lana kronometratu egin zuten antolatzaileek. 3,8 km eta 1092 metroko desnibel positiboa gainditzen lehena Didier Zago izan zen (39:28), Agusti Roc bigarrenari ia minutu bateko aldea aterata (40:23). Angel Arrieta izan zen sakandar azkarrena. Uhartearra 15.a izan zen, 7 minutu pasara (46:29), eta gainontzeko sakandarrek ere lan txukuna egin zuten. Emakumeetan Nerea Amilibia izan zen lehena (50:16). Bestalde, Walter Becerrak erakustaldia eman zuen Azpeitiako VI. Izarraitz mendi lasterketan. 21,2 km-ak eta 3.320 metroko desnibel pilatua osatzeko 1:56:28ko denbora behar izan zuen, eta bi minutu pasako tartea atera zion Agusti Roc katalanari (1:58:43). Ander Unzurrunzaga etxarriarra 9.a izan zen (2:06:42), beteranoetan lehenetarikoa. IX. Zegama-Aizkorri, igandeanIgandean, maiatzaren 16an, 9. Zegama-Aizkorri mendi maratoi famatua dago jokoan, Munduko Koparako baliagarria dena. Goizeko 9:00etan abiatuta, korrikalariek 42,195 km dituzte aurrez aurre, eta 5.472 metroko desnibel pilatua. Besteak beste Aratz, Aizkorri eta Andraitz gainditu beharko dituzte eta ikusgarria da bai proba bera eta baita korrikalariak animatzera aipatu mendietan biltzen den jendetza ere. Parte hartzaileen zerrenda osatzeko zozketa egin behar izan zuen antolakuntzak eta azkenean 1.524 korrikalari ariko dira, sakandarrak tartean. Guztiak lasterketa garrantzitsu hau prestatzen ari dira buru belarri eta ea zer moduz moldatzen diren. III. Anboko Km Bertikala 1.Didier Zago: 39:28 15.Angel Arrieta (Aralar Mendi): 46:29 38.Juanjo Goikoetxea (Aralar M.): 49:53 59.Patxi Albeniz (Aralar M.): 52:13 106.Beñat Katarain (independientea): 56:39 108.Jose Antonio Salgado (Dantzaleku Sakana): 56:58 VI. Izarraitz Mendi Lasterketa 1.Walter Becerra: 1:56:28 9.Ander Unzurrunzaga (Etxarri A.): 2:06:42 96.Maitane Txueka (Arbizu): 2:45:22 133.Juanjo Otxoa (Ziordia): 2:58:47