Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Nafarroako 4x4 Goma Gaineko Sokatira Txapelketako bigarren saioa jokatu zen larunbatean Zugarramurdin. Emakumezkoen txapelketan (255 kilo) Amaiurrek eta Lesakako Beti Gaztek 4,5na puntu eskuratu zituzten, eta Sakana taldeko neskak hirugarrenak izan ziren, 3 punturekin. Atzetik Berriozar (2 puntu) eta Basaburua-Imotz (puntu bat) sailkatu ziren. Kadete mailakoen txapelketan talde mistoak ari dira (295 kilo) baina jardunaldi honetan Sakanako Andra Marikoak ezin izan ziren aritu. Basaburuak (3 puntu) Txantreari (2 puntu) irabazi zion. Txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia maiatzaren 29an jokatuko da Jauntsarasen.