Etxeko lehen laguntzei buruzko ikastaroak Arbizun eta Urdiainen

Guaixe 2010eko maiatzaren 12a

Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzuek eta Sakanako DYAk  antolatuta lehen laguntzei buruzko bi tailer antolatu dituzte. Etxean izaten diren istripuen aurrean zer egin erakutsiko du saio horietan DYAko kide Alfredo Zelaia Goikoetxeak. Aurrena Urdiaingo herriaren etxean izanen da, hilaren 18an eta 21ean, 15:00etatik 16:30era. Arbizun tailerra eskolan izanen da , maiatzaren 24an eta 25ean, 15:00etatik 16:30era hau ere. Bi tailerren antolaketan herrietako eskoletako Guraso Elkarteek lagundu dute.Mendiko GPS ikastaroaDYAk emanen du Altsasuko bere egoitzan, igandean, 10:00etan. Interesatuek info@dyasakana.com helbidean eman behar dute izena.