Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Zaldiko Maldiko kultur elkarteak urtero Lamien Urrezko Orrazia eta Asto Masto sariak banatzen ditu. Lehenak Nafarroako euskararen alde lanean nabarmendu direnei ematen diote. Bigarrena, berriz, euskararen kontra ahalegindu direnei. Zaldiko Maldikok aurten Lamien Urrezko Orrazia Nafarroako komunikabideei eman die, "diru-laguntza ofizialik gabe, aurrera ateratzeko egiten ari diren ahaleginagatik". Tartean dira, beraz, Guaixe eta Beleixe. Iruñeko elkarteak, bestalde, euskararen sari txarra Euskarabideako zuzendari kudeatzaile Xabier Azanzari ematea erabaki du, "itxaropen izpien aurrean euskararen kontrako politikaren kide bikaina izan delako. Ez du deus egin euskarazko kontu-sailetako dirua izugarri murrizteko erabakia aldarazteko".