Iraitz Goñi eta Alex Maya txapeldunak

Guaixe 2010eko maiatzaren 12a

Igandean I. Baztan Bailara Txirrindularitza Saria jokatu zen, aldi berean Senior eta Master kategorien Nafarroako Txapelketa izan zena. Baztanen barna 86,3 km-ko proba osatzera 100 txirrindulari inguru animatu ziren, eta ihesaldiz eta erasoz betetako proba oso lehiatuan lasterketako irabazlea Julio Izquierdo bizkaitarra izan zen (Ibarreko TT), Angel Acedo (Txindokipe) eta Vallejoren (Goerna) aurretik.Nafarroako Txapelketari dagokionez, etapan 12.a sartu zen Iraitz Goñi arbizuarra (Intersport Irabia) izan zen senior mailako txapelduna; Armando Yanguas (Beton) master 30 mailako txapelduna; etapan 24.a izan zen Alex Maya (Arlui Galletas) irurtzundarra master 40 mailako txapelduna; Patxi Meoki (Roleauto) master 50 mailako txapelduna; eta Jose Antonio Lurgain (Roleauto) master 60 mailako txapelduna. Hortaz bi sakandar izan ziren podiumean.