Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Burunda Txirrindularitza Taldeko BTT sailaren laguntzarekin mendi txirrindularitza irteera antolatu dute maiatzaren 23rako, igandearekin. Trebiñoko Ayuda ibaiaren zintzurrera joatea da erronka. Sasetatik aterata, Marauri, Aquillo, Otxate, Otxateko Dorrea, Mendiola, Gamiz, Ullibarri de los Olleros eta Okina pasako dituzte, Ayuda ibaiaren zintzurrera helduz, eta handik atzera ere Sasetara joko dute, 42 km-ko ibilbidea osatuz. Zailtasun ertain-errazekoa da egin duten proposamena. Autobusa goizeko 7:00tan aterako da Altsasuko Zumalakarregiko plazatik, eta martxan apuntatzen direnek 7,50 euro pagatu beharko dituzte. Jakina, bazkaria ez dago barne. Izena ematekoBTT ibilbidean parte hartu nahi dutenek maiatzaren 20a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako 636 528 112 telefonora hots egin behar dute.