Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa

Guaixe 2010eko maiatzaren 13a

Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketan hirugarren jardunaldia jokatu da. Jakina denez, 22 biko ari dira lehian, hiru mailatan banatuta. Bada, lehen eta bigarren mailan launa bikoteko bi multzotan banatuta aritu dira lanean orain arte, eta hiru jardunaldiak jokatuta, lehendabiziko lau bikoak eginen dute aurrera, finalaurrekoak eta finalak jokatzeko. Finalaurrekoak maiatzaren 29an jokatuko dira eta finalak ekainaren bostean. Hirugarren mailan lehian dabiltzan 6 bikoak, aldiz, multzo bakarrean daude lanean eta 5 jardunaldiko ligaxka jokatuta lau biko onenak sailkatuko dira maiatzaren 29an jokatuko diren finalerdietarako. Finalak ekainaren 5ean jokatuko dituzte3. jardunaldiko emaitzakLehen mailan: Goñi-Ilzarbe 22 - Andueza-Berastegi 0Beregaña-Gonzalo 22 - Fernandino-Fernandino 13Irañeta-Andueza 11 - Aristorena-Aristorena 22Astiz-Andueza - Dorai-Santesteban (atzeratuta)Bigarren mailanKarrera-Goñi 22 - Arrasate-Moreno 19Uharte-Olaberria 13 - Andueza-Martinez 22Berastegi-Amaral 15 - Gasco-Rodriguez 22Berastegi-Adarraga - Lizarraga-Lizarraga (atzeratuta)Hirugarren mailanLoban-Igoa 9 - Igoa-Martinez 22Loban-Ganuza - Olaia-Lide-Amaiur-Irati (atzeratuta)Garziandia-Igoa - Beunza-Barrenetxea (atzeratuta)Bihar, larunbatean, laugarren jardunaldia jokoan, Olatzagutian: 16:00etan: Garziandia-Igoa - Olaia-Lide-Amaiur-Irati16:30ean: Beunza-Barrenetxea - Loban-Igoa17:00etan: Igoa-Martinez - Loban-Ganuza