Stupenda Jones taldearen hirugarren diskoa kalean

Guaixe 2010eko maiatzaren 13a

Stupenda Jones taldeko hiru lagunek argitaratu berri dute hirugarren diskoa. Bi datu horiek eman diote izena disko berriari: Hiru. "Horrela ondorengoetan errazago izanen dugu" diote taldekideek barrez. Hilaren hasieran aurkeztu zuten diskoa, taldearen historian ezinbestekoa izan den etxean, Maisuenea Gaztetxearen XV. urtemugaren festan. Aste honetan diskoa argitaratu eta gero, promozio fasean murgildu dira Jon Morcillo, Xabi eta Santano. Lehenengo biak Beleixe irratiko Beriainpien saioan izan genituen joan zen astean. Prestaketa luzeaUste baino beranduago iritsi da Stupenda Jonesen hirugarren diskoa. Tartean, zenbait aldaketa izan dira taldean: 2008an Stupenda Jones utzi zuen Iñaki baxu jotzaileak. Hasiera batean ordezkoaren bila hasi baziren ere, azkenean geratzen ziren hirurek, Jonek, Xabik eta Santanok aurrera jarraitzea erabaki zuten. Laukotetik hirukotera pasatzeak zenbait egokitzapen eskatu zituen: Xabik gitarra utzi eta baxua hartu zuen eta abestiak taldearen sonoritate berrira moldatu behar izan zituzten. DiskoaBeste behin ere, Iruñeko K estudiotara jo dute grabatzera. "Egia esan, han nahiko lasai gabiltza eta hurbil dago" diote. Tartean, ezusteko arazo bat izan zuten. "Badakizu, presa duzunean..." diote. Baina oztopoak gainditu eta esku artean dute diskoa. Masterizazioa Azkaraten egin zuten Jonan Ordorikarekin eta maketatzailea Baxerri izan da. Hirugarren diskoan diskoetxe berria mustu du taldeak: Valentziako Maldito Records. "Prozesua luzea izan da, baina pozik gaude emaitzarekin" adierazi dute taldekideek. 11 abestik osatzen dute labetik atera berri den diskoa. "37 minutu inguru. Gure usten disko baterako ongi dago" diote. Bat ez beste abesti guztiak euskaraz dira, aurreko diskoetan baino gehiago. Estilo asko uztartzen ditu taldeak. Aurreko diskoetan bezala, erritmo handiko abestiak egin dituzte. Horietan gertuko gaiak lantzen dituzte.Orain artekoakStupenda Jones taldea 2004an egin zen ezagun. "Lehen pausuak lehenago eman genituen, baina urte hartan atera genuen lehen diskoa (Osti bi), Brigada Criminal talderekin batera. Denbora gutxian disko hartako Eguzki lorea abestia Euskal Herriko bazter guztietan zabaldu zen. 2006an iritsi zen taldearen bigarren diskoa, bakarkako lehenengoa, Etorkizuna Lehertu izenekoa. Bertan taldeak bere estiloa definitu zuen eta kalitatea hobetu zuen. Atzera ere, Olaztiko taldearen rock and rollaren gordintasuna eta indarra eta hitz konprometituak Euskal Herriko hamaika txokotara eta atzerrira iritsi ziren. PromozioaDiskoa labetik atera berri dela, promozio lanetan murgilduko da Olatzagutiako taldea. "Guri jotzea gustatzen zaigu, baina bi lanak lotuta daude: jotzea nahi baduzu, erakutsi egin behar duzu lana" azaldu zuten Beleixe irratian. Diskoa etxean aurkeztu eta gero, bi kontzertu dituzte Galizian. Datorren astean, berriz, Bilborocken joko dute, Macarrada talderarekin batera. Diskoaren aurkezpen kontzertuen kate luzearen hasiera baino ez da. GertutikJon Morcillo eta Xabi (Stupenda Jones taldeko abeslaria eta baxua)Bigarren diskoa atera zenutenetik lau urte pasa dira. Zertan ibili zarete?Baxuak taldea utzi zuenean ia disko erdia prestatua genuenean, baina zenbait kantu utzi behar izan genituen ez zitzaigulako gustatzen hirurekin nola geratzen ziren. Hiru izanda ahotsak, gitarrak eta dena gehiago entzuten dira. Abestiak pixka bat sinplifikatu nahi genituen, baina kaña galdu gabe. Nola definituko zenukete zuen musika? Estilo askotakoak gara, ez gara ez rock, ez punk, ez heavy... purua. Abestiak nahiko azkarrak dira eta hortik aurrera nahi duzuna. Zer kontatzen da zuen abestietan?Denetik. Gertuko gauzak izaten ditugu hizpide. Abesti zuzenak dira; ez dugu metafora gehiegi erabiltzen, kar,kar!Non eskura daiteke diskoa?Diskoetxea aldatu egin dugu aurten. Valenciako Maldito Records-ekin egin dugu. Baina hemen distribuzioa Elkarrek eginen du. Betiko lekuetan egonen da salgai. Aurkezpen lanetan zaudete. Zein kontzertu aurreikusten dituzue?Oraindik ez ditugu data asko lotuta. Asteburuan Galiziara goaz. Datorren astean, berriz, Bilborocken aurkeztuko dugu diskoa, Macarrada taldearekin batera. Udan zenbait kontzertu aurreikusten ditugu, besteak beste, Bizkaian eta Altsasun. Nola daramazue astebururo autoa hatu eta jotzearena? Jotzeagatik ez dut arazorik. Hori da gustatzen zaidana. Eta ondo ateratzen bada, jendeak ongi pasatzen duela ikusten baduzu... subidoiarekin etortzen zara. Gainera gure artean oso giro ona dugu. Gertatzen dena da bukatzerakoan ez dakigula etxera joaten.