Auto karabana, Abian

Guaixe 2010eko maiatzaren 14a

Sakanan lan eta bizitzeko ideia ibarrean zabaldu asmoz, biharko auto-karabana deitu du Abian plataformak. 10:00etan abiatuko da Irurtzungo Matxaindik. Ekonomia-krisiaren ondorioak langileen bizkar ez erortzea eskatu du Abian plataformak. Baita enplegu suntsiketa geldiaraztea ere. Abian plataformak Sakana "modu integral batetik begiratu eta denon parte hartzea bulkatuz garapen plan bat egin behar dela" aldarrikatzen du. Horregatik hilaren 21erako bi orduko lan uztea deitu du plataformak Sakanan. Atzorako, bestalde, Altsasuko Foru plazan batzarra deituta zuen plataformak. Enpresetako eta beste eskualdeetako esperientzien berri jasotzea zen deialdiaren helburua. Asteazkenero, bestalde, herri eta lantegietan bilkurak egiten ari dira. Herenegun, esaterako 50 pertsonek kontzentrazioa egin zuten Sunsundeguin. Bitartean plataformaren deialdiarekin bat egiten duten eragile, erakunde eta enpresa batzordeak gero eta gehiago direla jakinarazi digute plataformatik. Aparteko orduen kontraAbian plataformak deituta aurreko astean 50 bat pertsonek kontzentrazioa egin zuten Sunsundegui lantegiaren parean. Protesta horrekin enpresa hartan sartzen ari diren aparteko orduen kontra egin nahi izan zuten. LABek bat egin duSindikatuak jakinarazi du bat egiten duela Abian plataformak deitu duen lanuzte eta mobilizazioekin. Horregatik LABek heldu den ostiralean lan uztean eta eguerdiko manifestazioan nola arratsaldeko bilkuretan parte hartzera deitu du. LABen ustez, hurrengo ostiralean emanen den erantzuna "Sakanan lan eta bizitzen jarraitu ahal izateko lehen pausua da". LABek plataformarekin bat egiterakoan gogora ekarri ditu ibarrean itxi diren lantegiak eta 1500 inguru langabe daudela.  Egun dugun egoeraren erantzuleak enpresariak eta Nafarroako Gobernua egin ditu LABek, kapitalismoaren krisiarekin batera. Lehena "dirua etxera eramateagatik eta inbertsio gutxi eginez industria ehuna zaharkitzeagatik". Nafarroako Gobernuari dagokionez, hark diseinatutako Nafarroako Lurralde Estrategiak gurearen moduko eskualdeak desindustrializatzea helburu dutela salatu du, bestalde, LABek. Sakanan 70 espedientetik gora onartu duela salatu du sindikatuak. "Enpleguaren defentsan eta gure eskualdeak behar duen eredu sozio-ekonomikoaren alde egiteagatik bat egin du LABek Abian plataformaren deialdiarekin.