Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko eta Etxarri Aranazko dantzari txikiak kalera aterako dira asteburuan. Sakandarrek Gipuzkoako eta Arabako lagunak gonbidatu dituzte euskal dantzaren festara. Etorkizuna Dantza Eskolako dantzariekin bat eginen dute Amurrioko, Lezoko eta Urretxuko dantzari txikiek. Goizean goiz Sakanako bi herrietan izanen dira eta arratsaldean Altsasun bilduko dira guztiak. Denera, 100 dantzaritik gora bilduko ditu dantzarien topaketak.Goizean goiz topaketaGoizeko 12:00etan emanen diote hasiera euskal dantzen festari. Altsasuko eta Etxarri Aranazko karrikak musika, dantza eta kolorez beteko ditu dantzari txikien topaketak. Altsasuko dantzariekin bat eginen dute Amurrioko eta Lezoko txikiek eta etxarriarrek Urretxuko dantzariak izanen dituzte lagun. Herriko karriketan barna kalejira egin eta gero, 13:00etan dantzaldia eskainiko dute Altsasuko Foruen plazan eta Etxarriko plazan. Ondoren, indarrak berreskuratuko dituzte bazkarian.Dantzaldi nagusia AltsasunArratsaldean Altsasurako bidea hartuko dute dantzari txikiek. Bertan, 17:00etan talde guztiek bat eginen dute dantza saio nagusian. Iortia kultur guneko kanpoaldean izanen da. Eguraldiak laguntzen ez badu, Burunda pilotalekuak emanen die aterpea.Dantzaldiari hasiera emateko, bost taldeak batera aterako dira dantzara eta Agurra eta Agintariarena jendetsu eta hunkigarria eskainiko dute. Ondoren, talde bakoitzak 10 minutuko dantzaldia eskainiko du. Dantzaldia amaitzeko, oroigarrien banaketa eginen da. Dantzariek hasi bezala amaituko dute egun ederra, elkarrekin dantzan. Jota eta Porrusalda alaiek itxiko dute euskal dantzaren festa.Dantza kaleraHurrenez hurren 5-14 urteko 26 eta 12 dantzari daude Altsasuko eta Etxarri Aranazko dantza eskoletan. Ikasitako guztiaren erakustaldia emanen dute igandean, herrikoen aurrean. Herritik kanpo ateratzea ere pizgarria izaten da eta helburu horrekin antolatzen dituzte trukeak. Oraingoan sakandarrek gonbidatu dituzte Amurrioko, Lezoko eta Urretxuko dantzari txikiak eta beste batean bueltakoa izanen dute. Bide batez, Euskal Herriko txokoak ezagutu eta lekuan lekuko dantzak ezagutzeko aukera izanen dute.