Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara ikasleek udako denboraldi bat familia euskaldun batean emateko aukera eskaintzen du Egonaldiak programa. Interesatuek 18 urte beteak behar dituzte eta 8. urratsa gaindituta. Izen ematea hilaren 28ra arte zabalik dago. Informazioa 94-41 624 472 telefonoan edo www.egonaldiak.net helbidean eskuratu daiteke.