Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hala adierazi genuen larunbat arratsaldean Iruñean. Sakandar ugari izan ziren Kontseiluak deitu zuen mobilizazioan parte hartu zutenak. Beste behin ere sakandarrek euskararen aldeko atxikimendua adierazi dute. Manifestazioaren bezperan, Andra Mari ikastolaren Euskararen Eguna ospatu zen. Ikasleendako hainbat ekitaldi izan ziren, horien artean film baten proiekzioa. Kultur etxera hura ikustera joan behar zutela baliatuta, trikitixaz lagunduta kalejiran ibili ziren, bide batez, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuz.