Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bada Euskal Herrian marrazki-bizidunak egiten dituen produktora nahiko gazte bat, Somuga. Dagoeneko proiektu garrantzitsuak aurrera eraman ditu,hala nola, bere lehen luzemetrai animatua: Munduaren bira doan!, lehengo urtean estreinatu zutena.Bertako sozioetako bat Asisko Urmeneta da, Kukuxumuxuko Mikel Urmenetaren anaia eta proiekturen batean pertsonaiek diseinu firma hori daukatela ezin da ukatu. Dena den atal honetara ekarri nahi dudana ez da Somuga bera, bere azken lanari buruz hitz egin nahiko nuke, Gartxot. Itzaltzuko bardoaren kondairaren film laburra. Hemen uzten dizuet sinopsia: "Orreagako Abade berriak Gartxot erbesteratu eta bere seme bakarra kenduko dio. Semeak ihes egingo du eta berriro aitarekin kantuan hasiko da. Beraien kantua zapalkuntzaren kontrako ikur bilakatuko dira. Soldaduek inguratzea lortuko dute, azkenean, eta tragedia bat eragin." Laburra ikusteko ez dago aukera handirik oraingoz baina laster ikusiko ahalko dugula pentsatzen dut. Bere trailerrarekin konformatu beharko gara: www.youtube.com/watch?v=vDiM48V4YOso itxura ona du nire iritziz, 2D-an egina dago, betiko marrazki bizidunak bezala, baina estilo berezia daukate marrazkiak eta kolore mundu ikusgarri eta interesgarri bat azaltzen digute. Gainera laburra egin ondoren orain luzemetraia egiten ari direla dirudi (labur hori xede hartuta). Zorte on Somuga proiektu interesgarri horrekin, zuek bukatzean gustura asko joanen naiz zine aretoetara zuen lana ikustera!Urko Mauduit