Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sky taldeko Ben Swift britainiarrak irabazi du Picardieko Tourra. Euskaltel taldeko Koldo Fernandez de Larrea bigarrena izan da. Berari laguntzeko lan handia egin duen Pablo Urtasun urdiaindarra 67.a izan da, 2:46ra eta Gorka Verdugo etxarriarra 113.a, 6:45era. Bestalde, aipatzekoa da haien taldekide Jorge Azanza altsasuarrak eroriko gogorra izan zuela hirugarren eta azken etapan eta ezin izan zuela itzulia bukatu. 10 kilometroren faltan tropelean kokapen egokia prestatzeko Azanza tiratzen hasi zen, atzean Koldo Fdez de Larrea zuela. Bat batean lurrean erorita zeuden txirrindulari talde batekin egin zuten topo Azanzak, eta 60 km-ko abiadura zeramanez, ezin izan zuen kolpea ekidin. Lurrera erori zen eta belaunak erreta zituen, baina jarraitzeko asmoz jaiki zen. Mekanikoak bizikleta ekarri zion baina bere karbono-zuntzeko Orbea Orca bizikleta erdibituta zegoen. "Mekanikoak esan zidan urte mordoan soilik bi ikusi dituela apurtuta, eta nirearekin hiru" dio Azanzak. Bada, sekulako kolpea hartu ondoren aparteko minik ez du hartu altsasuarrak eta maiatzaren 26tik 30era jokatuko den Bayern Rundfahrt lasterketan aritzeko prest dago. Fdez de Larrea oso kontentu zegoen bere bigarren postuarengatik, eta taldekideek egindako lan izugarria eskertu nahi izan zuen. "Une hauetan Jorge Azanza dut gogoan, puntuatzen duen tarteko helmugan lehen postuan pasatzea lagundu baitit, eta niretzako bukaerako esprinta prestatzen ari zela erori baita. Nire taldekideen babesa eta eurek egindako lana asko baloratzen dut" zioen. Afizionatuak. Rural Kutxako Yelko Gomez laugarrena NatxituanIgandean San Isidro Sari Nagusia jokatu zen Natxituan, 23 urtez azpiko Torneorako baliagarria. Naturgas taldeko Pello Bilbao izan da lehena, eta Rural Kutxako Panamako Yelko Gomez laugarrena izan zen.