10 talde lehian Iratxo Botxa Txapelketan

Guaixe 2010eko maiatzaren 19a

Asteburuan hasiko da Iratxo Botxa Txapelketa 2010, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian jokatuko dena. 10 taldek eman dute izena txapelketan aritzeko, eta bi multzotan banatuta ariko dira lanean. Asteburu honetan hasiko da ligaxka, eta multzo bakoitzeko lau talde onenak ekainaren 11n jokatuko diren final laurdenetara sailkatuko dira. Finalerdiak ekainaren 12an jokatuko dira eta final handiak ekainaren 13an. Partidak 15 tantora jokatuko dira, eta final laurdenak, finalerdiak eta finalak 20 tantora. Txapelketa hasi baino lehen, ostiralean, maiatzaren 21ean, 20:30ean, botxa ikastaroa eskainiko du Pacok, botxan sakondu nahi dutenendako. Txapelketako 10 taldeakA multzoa: -Mari, Jabi, Alfredo-Lirainak (Santos, Markel, Julen)-Asensio, Kontxi ...-Martin, Marisa, Jose Luis Viñas-Xabier, Felix, MigelB multzoa:-AHT Gelditu (Florenetino, Marivi, Mikel)-Tximeleta (Pakita, Alizia, Josune)-Desesperados (Txeli, Tere...)-Gazteria (Asier, Odei, Gaizka)-Pikuxar (Luis, ...)Lehen jardunaldiaLarunbatean: 20:00etan: Alfredo,Mari, Jabi - Lirainak21:00etan: AHT Gelditu - TximeletaIgandean:20:00etan: Asensio, Kontxi... - - Martin, Marisa, Jose Luis21:00etan: Txeli,Tere... - Gazteria