VI. Aitzkozar herri krosan izena ematea zabalik

Guaixe 2010eko maiatzaren 20a

Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak eta Iturmendiko Aitzkozar elkarteak antolatuta, maiatzaren 29an VI. Aitzkozar herri krosa jokatuko da. Lasterketak aurten Bakaiku izanen du abiapuntu eta helmuga, eta Sakanako VI. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustuko du. Proba nagusia baino lehen kategoria txikiko lasterketak jokatuko dira 17:00etatik aurrera, aurrebenjamin mailatik hasi kadeteetaraino. Proba nagusia 18:30ean hasiko da. Jubenilek Bakaiku eta Iturmendi artean prestatutako 4.040 metroko zirkuituari bira bat eman beharko diote, eta gainontzekoek bi bira, 8.100 metro osatuz. Lasterketa bukatzen duten korrikalari guztiek oparia jasoko dute, eta maila bakoitzeko hiru lehenendako sariak izanen dira. InskripzioaIzena ematea zabalik dago www.herrikrossa.com web gunean edo ondoko telefonoetan: 948 562 034 edo 948 467 314. Bestela, probaren egunean bertan eman daiteke izena, lasterketa hasi eta ordu bat lehenago. 5 euro ordaindu beharko dira.