Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Kutxak antolatutako 41. Herrien Arteko Pilota Txapelketa aurreko asteburuan hasi zen. Lehian ari diren 11 herrien artean Irurtzun, Arbizu, Uharte Arakil eta Altsasu daude. A multzoan Leitza, Uharte Arakil, Lizarra, Arbizu, Altsasu eta Uharte Iruñea daude, eta B multzoan Baztan, Doneztebe, Irurtzun, Iruñea eta Burlata. Multzo bakoitzean ligaxka jokatuko da eta multzo bakoitzeko lehen bi taldeak finalerdietara pasako dira. Norgehiagoka bakoitzean lau partida jokatzen dira: kimuak, haurrak, gazteak eta seniorrak. Aurreko asteburuko lehen jardunaldian, Uharte Arakilek 3-1 irabazi zion Arbizuri eta Altsasuk 0-4 galdu zuen Uharte Iruñearen kontra. Eta B multzoan Irurtzunek 3-1 hartu zuen menpean Iruñea. Aste honetan bigarren jardunaldia dago jokoan eta dagoeneko partida bat jokatu da, atzo Arbizuko kiroldegian jokatu zena. Arbizuri 1-3 hartu zion menpean Altsasuk. Kimuetan, haurretan eta gazteetan nagusitu zen Altsasu;_ seniorretan, aldiz, arbizuarrak ibili ziren finago. Atzoko emaitzak:Kimuak: Goikoetxea-Nazabal (Arbizu) 11 - Gabirondo-Ramirez (Altsasu) 18Haurrak: Gurutxarri-Mendinueta (Arbizu) 14 - Bengoetxea-Arnanz (Altsasu) 18Gazteak: Jaka-Gabirondo (Arbizu) 15 - Lopez-Zelaia (Altsasu) 22Seniorrak: Ezkurdia-Arruti (Arbizu) 22 - Senar-Alustiza (Altsasu) 12