Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iñaki Otxoa de Olza mendizalea zenaren Sakanako lagunek Annapurnan bizia galdu zuen mendizalea omenduko dute igandean Beriainen. Goizeko 10:30ean jarri dute hitzordua Beriaingo igoeran dagoen Otxoa de Olzaren monolitoan, eta lore eskaintza eta kanturen bat eskaini ondoren Beriaingo tontorrera joko dute, San Donato ermitara.Altsasukoak BakedanoraAltsasuko Mendigoizaleek mendi irteera antolatu dute igandean, maiatzaren 23an. Goizeko 8:00etan hitzordua jarri dute klubean, eta bertatik Altsasu-Bakedano ibilbidea eginen dute. Informazio gehiagorako: www.altsasukomendigoizaleak.com. Iratxokoak Orreaga-ZubiriIrurtzungo Iratxo elkarteak mendi ibilbidea antolatu du igandean, maiatzaren 23an. Orreaga-Zubiri martxa eginen dute. Informazio gehiagorako elkartetik pasa.