Apirileko lau espedienteek 229 langileri eragin diete

Guaixe 2010eko maiatzaren 19a

Aurreko hilean Sakanan lau enpresek aurkeztu zuten Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE). Nafarroako UGT-ko Ikerketa Kabineteak jakinarazi digunez, haietako bat kontratuak hausteko espedientea izan zen (Gamesakoa), beste bat kontratuak hautsi eta etetekoa (Industrial Barranquesakoa) eta beste bi kontratuak aldi baterako eteteko ziren. Aurkeztutako espediente horiek 265 pertsonako plantilla hartu dute, eta haietatik 229rengan izan dute zuzeneko eragina.UGT-tik jakinarazi dutenez, apirila bukaerara arte kontratuak aldi baterako eteteko bost espediente baimendu dira eta haiek 195 langileri eragin diete. Kontratuak hausteko espedienteak, berriz, hiru izan ziren eta 87 langileri eragin diete. Sektoreei dagokienez, urteko lehen hiru hilabeteetan onartu diren espedientetako bost metalgintzakoak dira, bi kimikakoa eta bana eraikuntza eta garraio arloetakoak. Herriei dagokionez, apiril bitartean aurkeztutako espedienteetatik sei Altsasun egin dira, bi Olatzagutian eta bakarra Lakuntza.