Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiatik azaldu dutenez, Euskal Telebistak Aralarko San Migel santutegian hiru elizkizun grabatuko ditu, ETB 1 katetik eskaintzeko. Hain zuzen ere maiatzaren 22an eta 29an eta ekainaren 5ean grabatuko dira meza elizkizunak, larunbatarekin, 18:30ean, hurrengo egunean, maiatzaren 23an eta 30ean eta ekainaren 6an, igande goizarekin, eskaintzeko. Eliza betetzeko deiaAralarko santutegiko meza elizkizunak igandetan izaten dira, baina grabazioak larunbatean egin behar direnez, larunbat horietan elizkizunetara joateko deia egin du Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak. "Santutegitik eta Kofradiatik nahiko genuke eliza igandetan bezala betetzea, baino elizkizun hauek larunbatean direla kontutan izanik, Sakanako San Migelgo maitale guztiei animatu nahi diegu larunbat horietan, 18:30ean izanen diren mezetan parte hartzeko, gure errezo eta abestiekin" dio kofradiako prentsa oharrak.