Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Probatuta dago bertsolaritza tresna baliagarria dela hizkuntza-komunikaziorako konpetentziak eta sormena lantzeko. Horregatik gero eta ikastetxe gehiagok sartzen dute bertsolaritza ikasketa planean. Aurten esaterako, Euskal Herriko 300 ikastetxetako 15.556 ikaslek landu dute bertsolaritza Bertsozale Elkartearen eskutik. Horien artean daude sakandarrak. Ikasturteari amaiera emateko bertso jaialdiak egiten ari dira ikastetxetan. Kurtsoan zehar egindako lanaren erakusgarri dira. Bertsopaper LehiaketaNafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailarekin batera antolatutako Bertsopaper Lehiaketan, 61 ikastetxetako 1414 ikasleren lanak jaso dira. Sakanako zortzi ikastetxek parte hartu dute Bertsopaper Lehiaketan: Altsasuko Iñigo Aritza ikastolak eta Zelandi ikastetxeak, Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak eta San Donato ikastetxeak, Irurtzungo Atakondoa ikastetxeak, Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeak, Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxeak eta Urdiaingo eskolak. Guztien artean 244 lan aurkeztu zituzten.Sari-banaketei loturik, 5 eskualdetan saioak egin dira. Sakanak hartu zuen saio horietako bat, maiatzaren 11an. Sakanako bertsolari gazteen bilgune izan zen Altsasuko Iortia kultur gunea. Leporaino bete zen aretoa. Ikasleek Oskar Estangaren eta Aimar Karrikaren bertso saio txikiaz gozatzeko aukera izan zuten. Estanga kantuan ere aritu zen. Azkenik, sari banaketari ekin zioten. SarituakLehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailaIrabazlea: Urko GorritiAipamenak: Garbiñe Goikoetxea eta Jon Kintana eta Ander Sanchez.Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakIrabazlea: Ainhoa LopezAipamenak. Gorka Abella, Josu Cerezo, Joseba Galindo, Irantzu Zelaia, Gaizka Lanas, Asier Pardo, Gorka Chamorro, Xabier Claver, Unai Ruiz eta Nora. Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailaIrabazlea: Laida EtxeberriaAipamenak: Irati Alzelai, Julen Martija eta Aitor Berastegi eta Iturmendiko taldea.