Jendetza Abianek deitutako manifestazioan

Guaixe 2010eko maiatzaren 20a

Abian Plataformak gaurko bi orduko lan uztea deitu du, 12:00etatik 14:00etara. Horrekin batera, 12:30ean manifestazioa eginda. Jendetza bildu da Sakanan bizi eta lan, desindustrializazioa, prekarietatea, langabezia, lapurretak... gelditu leloa zuen pankartaren atzean. 2.000 pertsonatik gora izan dira. Ibilbidean zehar honako leloak entzun dira: Krisia kapitalak ordain dezala; Sakanan, bizi eta lan; Sakana defenda dezagu edota AHTko dirua, osasunerako.