Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean Abian plataformak Sakanan lan eta bizitzearen aldeko deialdia egin zuen. Plataformatik esan zuten "eragile sozial, politiko eta sindikalek nolako eskualdean lan eta bizi nahi dugun erabaki beharra dugu eta hori bultzatzeko asmoa dugu". Horregatik, "konpromisoak hartzeko garaia" dela nabarmendu zuen Abian plataformak eta ibarreko erakundeei exijitu zien "sakandarron zerbitzura egonen den eredu sozio-ekonomikoa bultzatzea, eskualde ikuspegiarekin eta modu parte-hartzailean". Ardura gehiagoAbian plataformak egungo krisi egoera eredu kapitalista aldatuz eta "aberastasunaren eta lanaren banaketan oinarritutako eredu justuago" baten alde egin zuen. Plataformarendako, hala ere, egoera hau aurretik zetorren. "UPNren utzikeria planifikatua" salatu zuen plataformak eta haren "eredu sozioekonomiko zentralizatzailea" salatu zuen. JarraipenaAbian plataformak deitu zuen lan uztea "arrakastatsua" izan dela esan dute. Abianek zabaldutako datuen arabera Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Altsasuko merkataritza arlo guztiak itxi zuen ostiralean. Irurtzunen, berriz, %90a. Lanuztea erabatekoa izan zen honako enpresetan: Sakana S. Coop , Electricidad Ramos, Aceros Moldeados, Dos Hermanas granjak, Burunda mendabaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Etxarri Aranazko Udala, Olatzagutiako Udala, Sakanako Mankomunitatea, Mancomunitateko Hondakin bilketa zerbitzua, G H Guema manutencion, Mecalsa, Piensos Unamuno, Prosimed, Albaitaritza, Egoki eta Lacunza Calor de Vida.Honako lantegietan lanuzteak jarraipen zabala izan zuen: Sapa, Hydro Saprem, Goilak eta Albaitaritza. Sunsundeguiko 60 langilek lanari utzi zioten eta Magoteauxen ere lanuzteak eragina izan zuela azaldu du Abianek. Irakaskuntzari dagokionez: Andra Mari eta Iñigo Aritrza ikastoletan eta Txioka haur ikastolan lan uzteak egin ziren eta zerbitzu minimoak bete. Abianek jakinarazi duenez, ibarreko eskola publikoetan eta institutuetan jarraipen zabala izan zuen lanuzteak. Plataformaren ustez lan uztearen tamainaren isla da Altsasun egin zen manifestazioa, 2.000 pertsona inguru bildu zituena. LABSindikatuaren iritziz "mobilizazio eguna oso arrakastatsua" izan zen. LABek uste du "erantzun zabalak eraikitzeko beharra agerian geratu" zela. LABetik eragile sindikal, politiko eta sozialen "konpromisoak" aldarrikatu zituzten, "baita orain arte Sakanako gizartearen beharrei erantzun ez dien instituzioena".