Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean egin zen Sakanako UGTko Pentsiodunen, Jubilatuen eta Aurre-jubilatuen Unioaren kongresua. 84 kide dituen erakundeak Juan Antonio Casado Covian iturmendiarra aukeratu zuen aho batez idazkari nagusi berri. Zendu berri den Sixto Buenoren lekukoa hartuko du Casadok. Berarekin batera, Sakanako komitea Juan Amores Cuestak, Emilio Boulandier Maizak, Juan Gonzalez Toledok, Eduardo Gonzalo Ventosak, Graciliano Moro Martinek, Francisco Pain Palomok eta Jose Anfres Pueyo Garasak osatuko dute. Idazkari nagusi berriak adierazi digu Pentsiodunen, Jubilatuen eta Aurre-jubilatuen Unioa indartu nahi duela Sakanan. Erakundea gizartera ere zabaldu nahi du. Karguari neurria hartu ondoren, irailetik aurrea jubilatu elkarteekin harremanetan jarriko dira haiekin batera elkarlanean hasteko. Aldi berean, positiboa den esparruetan presente egoteko nahia azaldu zuen. Casadok nabarmendu zuenez, "Josefina Arregi klinika %100ean subentzionatuta egoteko borrokatuko dugu". Osteguneko bilkuran langabezian gelditu diren langileei elkartasuna adierazi zien Unioak. Negoziatu nahi izan ez duten enpresen eta borroka "antzua" bulkatzen duten sindikatuen kontra jo zuten. Aldi berean, ibarreko Unioak UGTri dei egin zion erakunde publikoekin beharrezko gestioak egin ditzala Sakanarako berrindustrializazio plana egiteko. Bestetik krisiari aurre egiteko Espainiako Gobernuak hartutako neurrien kontra azaldu da Sakanako Unioa. EskaerakErakundeko Nafarroako idazkari nagusia Fernando Perez Sola Altsasun izan zen. Krisi garai honetan betikoek ez ordaintzeko hainbat neurri proposatu zituen: Errenta aitorpenaren progresioa, oinordetza eta ondare gaineko zergak berreskuratzea edota SICAV inbertsio elkarteek herritarren moduan %19ko zergak ordain ditzatela.