Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegun arratsaldean (17:00etatik 19:00etara) bilkura berezia izan zen Altsasuko Gure Etxea eraikinean. Ibarrean bizi diren kultura ezberdinetako emakumeak bildu eta elkar ezagutzeko topaketa egin zen. Jatorri ezberdina (Maroko, Ekuador, Bulgaria eta Sakana) duten 30 emakume elkar ezagutu eta arratsalde gozo bat pasatzeko asmoz bildu ziren. Maroko eta Sakanako gozoak dastatuz izena, nongoak ziren non bizi ziren, lanbidea, zaletasunak eta bestelakoen berri eman zioten elkarri. Giro ederra izan zuten topaketan. Horren adierazgarri da halako topaketak maiz egiteko eskaera eta egitasmoren bat aurrera ateratzeko proposamena. Hurrengorako data zehaztea faltatu zitzaien soilik. Topaketa Altsasuko Udalaren Emakumearen Bilguneak eta Sakanako Mankomunitatearen Immigrazio Zerbitzuak antolatu zuten.