Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean aurkeztu zen Nafarroako Langabezia Mapa, CCOO sindikatuako Ikerketa Kabineteak egin duena. Otsaileko datuetan oinarrituz, ikerketak dio Nafarroako langabezia %10,4koa dela. Sakanari dagokionez, Altsasuko eskualdea (Urdiaindik Ziordira) %12,7 du eta Etxarri Aranatz eskualdeak (Arakildik Iturmendira) %9. CCOOren ikerketak agerian utzi duenez, Altsasuko eskualdea Nafarroan langabe gehien duen 4. eskualdea da. Etxarri Aranazkoa, berriz, 40 eskualdeetatik 15.a da. CCOOk bere ikerketan jaso duenez, Altsasu eskualdean dagoen langabeziaren %45 industriatik dator. Ikertzaileendako "gertakari kezkagarria da kontuan hartzen badugu sektore horrek aberastasuna sortzeko duen garrantzia eta egungo krisi egoeran berriro sortzeko zailtasun handiagoak daudela". CCOOk eskualdean alternatiba ekonomikoak sortzea proposatu du. HazkundeaLangabeen kopuruaren hazkundea azken bi urteak kontuan hartuz, Altsasu aldean %152,8koa, Nafarroakoaren ia bikoitza. Ia jende guztia lanean egotetik langabezia tasa handienetara pasa da Altsasuko eskualdea. CCOOk ikerketan gogora ekarri du ibarreko zenbait sektorek krisiaren aurretik "kezka azaltzen zuten enpresa berrien kokapenak kanpoko langileak erakarri eta bertako idiosinkrasia galarazi zezakeelako. Egun egoera kontrakoa da". Azken urtea kontutan izanik, Altsasu aldean langabezia Nafarroan baino 2,5 gehiago hasi da.Etxarri Aranazko eskualdeari dagokionez, azken bi urteetako datuak hartuz, Nafarroako bataz bestekoaren gainetik hazi zen langabezia. Baina azken urtea irizpide hartuta Etxarri Aranatz eskualdean Nafarroan baino gutxiago hazi da langabezia. AdierazpenakCCOOko Prestakuntza, Enplegu eta Gizarte Politikako idazkari Manuel Rodriguezek Sakanakoa "guztiz ezohikotzat" jo zuen. "Industria egitura garrantzitsua dago, baina industriak etengabe desegiten ari direla ikusten ari gara". Sindikatuko arduradunaren iritziz "ekoizpen egitura motagatik, Sakanak Iruñerriaren antzeko baldintzetan gainditu beharko luke krisia. Baina ez da hala izan". Rodriguez Sakanako gehiengo politiko sozialari zuzendu zitzaion: "produkzio-ehunaren suntsiketaz arduratu dadila pixka bat eta ahal dena salbatzeko lan egin dezala. Beste batzuk iraintzen ez ditugu eskualdeko arazoak konponduko".Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Jose Luis Ruiz Ciruelosek adierazi zuenez, Nafarroako Gobernua "urtetan saiatu da Altsasu eskualdean industrialdeak sortzen enpresa berriak kokatu zitezen eta ezinezkoa izan da". Ruizek gaineratu zuenez "azken hamar urteetan Altsasuko jendea ikusten ari da hedatzeko nahia zuten enpresak Arabako Lautadan kokatzen ari direla". Eta gaineratu zuen: "aurretik erein ez dena orain sufritzen ari da".Eskualdealangabezi tasaigoera azken bi urtetanigoera azken urteanEtxarri995,212,9Altsasu12,7152,843,7Nafarroa10,47817oharra: datuak ehunekotan.