Sakanako abesbatzak bidean

Guaixe 2010eko maiatzaren 27a

Etxarri Aranazko abesbatzak Zangotzarako bidea hartuko du bihar. Bertan, kontzertua eskainiko du Nafarroako Gobernuak antolatutako Bideko abesbatzak zikloaren barruan. Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak ekainaren amaieran du hitzordua.KontzertuaPelegria kantu goxoak emanen dio hasiera Etxarriko Abesbatzaren kontzertuari. Erromesek Santiago bidean abesten zuten doinua da eta, beraz, ziklo honetarako egokia. Haren atzetik denetariko abestiak etorriko dira, esaterako, abesti sakroak, musikaletako melodiak, habanerak eta euskal folklorea. Etxarriko abesbatzak garai anitzetako konpositoreen obrak eskainiko ditu, Palestrinatik hasi, Olsson eta Rachmaninovekin jarraitu eta Javi Bustorekin amaituz. Ziklo berriaBideko abesbatzak programa Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu du, Nafarroako Abesbatzen Federazioaren elkarlanean. Apirilaren hasieran jarri zen abian zikloa eta azaroaren erdialdera arte iraungo du. Zortzi hilabete luzez, Santiago bideari lotutako 47 herritara iritsiko da. Zehazki, 27 kontzertu izanen dira Frantziako bidean, sei Aragoikoan, bederatzi Baztangoan eta bost Ebrokoan. Egitasmoak 55.000 euroko aurrekontua du. Udaberriko eta Udazkeneko Kultur Bira eta Herriz Herri programen lekuan antolatutako jardueretako bat da. Nafarroako 46 abesbatzak parte hartuko dute zikloan, besteak beste, Etxarri Aranazko eta Altsasuko abesbatzek. Bestalde, Nafarroako Abesbatzen Federazioko koroak ere kontzertuak eskainiko ditu. Bertan abesten dute zenbait sakandarrek.Sakandarren hitzorduakEtxarri Aranazko abesbatzaMaiatzaren 29an, larunbatean, 20:00etan, Zangotzako kultur etxean.Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzaEkainaren 26an, larunbatean, 20:00etan, Ziraukiko elizan.