Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur hasiko da 49. Nafarroako Itzulia, amateur edo afizionatuen egutegian gorriz markatutakoa. 26 urtez azpiko txirrindulariak ariko dira, 16 talde guztira, tartean Rural Kutxa talde sakandarra. Talde oso inportanteak ariko dira, tartean Asfaltos Guerola-Valencia Terra I Mar, Extremadura-Spiuk, Super Froiz, Trasmiera Footon, Davo-Lotto-Davotamon eta Lokomotiv. Gertuagoko taldeak ez dira ahaztu behar, tartean Cafes Baque, Rural Kutxa, Lizarte, Azysa-Cetya eta Telcom. Hain zuzen ere azken talde honetakoa da proban ariko diren zazpi nafarren arteko sakandar bakarra, Eneko Otxagabia lakuntzarra. Gaur Industrias Lizarten hasi eta Pitillasen despedituko da itzulia (143 km), bigarren mailako Caseda eta La Blanca gainak pasatu eta gero. Ihesaldietarako etapa aproposa da, eta txirrindulariek adi egon beharko dute. Iaz Rural Kutxako Florentino Marquezek irabazi zuen etapa. Eta bihar Pitillasen hasi eta San Adrianen despedituko da etapa (147 km). Etapa nagusia larunbatekoa da, Erreniegan bukatzen dena, eta hor erabakiko da nor da irabazlea. Rural Kutxak talde indartsua aurkeztu du, Aleix Fabregas, Florentino Marquez, Yelko Gomez, Victor de la Parte, Eneko Etxeberz, Radoslaw Kwiatkowski eta Igor Romerok osatuta. Zaila izango da gorenean egotea, baina podiumaren gorenean egoteko borrokatuko du talde sakandarrak. Baina arerio gogorrak izango ditu. Etapak-Ostirala: San Adrian-Lizarrako Puy basilika (143 km). Olejua gaina (3.maila, 93. km), Eraul gaina (2.maila, 119. km) eta Puy (3. maila, helmuga) -Larunbata: Lizarra-Perdon gaina, Erreniega (134 km). Lezaun (2.maila, 21.km), Arradia (2.maila, 48. km), Girgillano (2.maila, 53. eta 113. km), Perdon (2.maila, 78. km eta helmuga) eta Etxauri (lehen maila, 96. km). -Igandea: Iruñea-Iruñea (133 km). Zuarrate gaina (2.maila, 99 km).Urtasun eta Arrieta Bavariako ItzulianGaur hasiko da eta igandean despeditu Bavariako Itzulia. Igor Anton eta Koldo Fernandez de Larrea liderrak laguntzea izango da Pablo Urtasunen lana. Ag2r-ko Jose Luis Arrieta ere lanean ariko da, lesioetatik osatu eta gero.