Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
26 urtetik beherako txirrindulari afizionatuak 49. Nafarroako Itzulian murgilduta daude. 16 talde ari dira lehian, Rural Kutxa talde sakandarra tartean. Talde oso indartsua aurkeztu dute - Aleix Fabregas, Florentino Marquez, Yelko Gomez, Victor de la Parte, Eneko Etxeberz, Radoslaw Kwiatkowski eta Igor Romero- eta podiumaren gorenean egoteko borrokatzea da asmoa. Baina aurkari oso gogorrak dituzte, tartean Asfaltos Guerola-Valencia Terra I Mar, Extremadura-Spiuk, Super Froiz, Trasmiera Footon, Davo-Lotto-Davotamon, Lokomotiv, Cafes Baque, Rural Kutxa, Lizarte, Azysa-Cetya eta Telcom. Hain zuzen ere talde horretakoa da Nafarroako Itzulian lanean hasi zen txirrindulari sakandar bakarra, Eneko Otxagabia lakuntzarra, baina asteazkeneko lehenengo etapan proba utzi behar izan zuen. Atzo Pitillasen hasi eta San Adrianen despeditzen zen etapa, baina atzoko emaitzen faltan, Zico Wayetens (Davo-Lotto-Davotamon) zen liderra, lehendabiziko etapan eraso ikusgarria jo eta ihes eginda zegoen hirukotearen artean gailendu eta gero. Rural Kutxa taldeak ihesaldia bertan behera uzteko lanean jarri zuen tropela, eta ihes egindakoen tartea 11 segundora murriztea lortu zuten. Igandean despedituko da proba, eta etapa ikusgarrienak ostiralekoa - San Adrian-Lizarrako Puy (143 km. Olejua gaina (3.maila, 93. km), Eraul gaina (2.maila, 119. km) eta Puy (3. maila, helmuga) eta Erreniegan despeditzen den larunbatekoa - (Lizarra-Erreniega. Erreniega (134 km). Lezaun (2.maila, 21.km), Arradia (2.maila, 48. km), Girgillano (2.maila, 53. eta 113. km), Perdon (2.maila, 78. km eta helmuga) eta Etxauri (lehen maila, 96. km) dira. Bi horiek erabakiko dute txapelduna. Igandean Iruñean hasi eta despedituko den lasterketa da, esprinterrendako aproposa. Txirrindulari sakandarren faltan, eta nola moldatzen diren Rural Kutxa talde sakandarrekoak.