Igandean jakingo da nor den txapelduna

Guaixe 2010eko maiatzaren 28a

Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Nafarroako 4x4 Goma Gaineko Sokatira Txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da larunbat arratsaldean Jauntsarasen. Bi talde sakandar ariko dira. Emakumezkoen txapelketan (255 kilo) Sakana taldeko neskak dabiltza lehian, eta Kadete Mailako Txapelketa Mistoan (295 kilo) Sakanako Andra Mari ikastolako taldea. Bi jardunaldi jokatuta, momentuz Sakana hirugarrena da. Amaiur eta Lesaka ditu aurrean, eta Berriozar eta Basaburua-Imotz atzean. Bestalde Andra Marikoak ezin izan ziren bigarren jardunaldian aritu eta zuten abantaila galdu dute, Basaburua eta Txantrearen alde. Jauntsaraseko jardunaldiak argituko du nork janzten duen txapela.