Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Nafarroako Parlamentuan Jose Maria Roig Aldasoro kontseilariak PSNri erantzunez esan zuen: "Sakanako langabezia datuak hobetzeko ez dugu ekintza plan berezirik diseinatuko". Roigek gaineratu zuen "ekintza plan berezien ordez ekimen bereziak" egitearen aldekoa dela. Horien artean aipatu zituen Sunsundegui, Isphordingtik sortu den kooperatiba, Gamesako lantegia berrindustrializatzeko akordioa edota Nafarroa 2012 plana. CCOOk publiko egindako ikerketari aipamen eginez, nabarmendu zuen Altsasu aldeko langabezia tasa Nafarroakoa baino 2,3 altuago dela. Estatuan altuagoa dela nabarmendu zuen. Sakanan makina-erreminta arloak duen indarragatik igo dela langabezia azaldu zuen Roigek eta Gipuzkoan arlo horretan %24,8ko langabezia dela esan zuen.