Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak aurten zabaldu nahi du Gazte Gunea. Hura nolakoa izan behar duen zehaztu nahi du udaleko Gazteria Sailak. Horretarako bihar bilera eginen da Iortia kultur gunean, 18:30ean. Azken bileraren laburpenaren berri eman ondoren, gazteek lan-taldeetan egindako proposamenak birpasatuko dituzte. Bileraren helburua da Gazteria Sailaren gazte plana zehaztea eta, horrekin batera, Gazte Gunearen izaera zehaztuko da: baldintzak (dirua, ordutegia, pertsonala, erabilera), barne arauak, distribuzioa, izena eta bestelakoak.