Gonbitea Aralarko larunbateko mezara joateko

Guaixe 2010eko maiatzaren 28a

Bihar, larunbatero moduan, meza izanen da Aralarko santutegian 18:30ean. Aurreko astean bezala, bihar ere ETBk elizkizuna grabatu eginen du etzi goizean eskaintzeko. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak "berriz ere Sakanako San Migelen maitale guztiak biharko mezara" gonbidatu ditu. Azaldu digutenez, aurreko larunbatekoa "han zuzenean entzutea zoragarria" izan zen. Kofradiak ere nabarmendu du "telebistan agertzea baino garrantzitsuagoa dela parte hartzea eta eliza betetzea". Kofradiatik gogorarazi digute heldu den larunbatean ere, ekainaren bostean, ETBk Aralarko santutegiko meza grabatuko duela, hurrengo eguneko goizean emateko. Santutegian ETBk grabatzen duen hirugarren eta azken meza izanen da hori.