Presoei elkartasuna adierazteko manifestazioa, igandean, Etxarrin

Guaixe 2010eko ekainaren 2a

Presoei elkartasuna adieraztearekin batera, espetxe politika ere salatu nahi dute deitzaileek. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak espetxe politikaren barruan kokatu ditu, besteak beste: "presoak suntsitzea, sakabanaketa, kondena neurrigabeak eta atxiloketa prebentiboak, bizitza osorako kondenak, kartzeletako bizi baldintzak muturreraino gogortzea..." Guztiak familietan ere ondorioak dituela gogora ekarri dute, bisitan joateko milaka km egin beharra, esaterako. Egoerari aurre egiteko "presoek urte osoko borrokari ekin" ziotela nabarmendu zuten eta "kanpoan ere presoen borrokarekin bat" egitera deitu dute. Puerto de Santa Mariara martxaCadizko herri horretan dauden hiru espetxeetara Nafarroako martxa antolatu dute. Hilaren 11, 12 eta 13an izanen da. Martxa horren helburua presoei elkartasuna adieraztea da. Autobusak antolatu dituzte eta ohiko tokietan eros daitezke txartelak. Helduek 60 euro ordaindu beharko dituzte eta gazteek 30. Diru arazoengatik inor joan gabe gelditu ez dadin bost euroko bonoak ere atera dituzte. Unai Parot dago Cadizko herriko espetxeetan dauden presoen artean.