Mendizale zauritua Aralartik ebakuatuta

Guaixe 2010eko ekainaren 3a

Asteazkenean Aitonak mendi taldeko 21 kidek Irumugarrieta tontorrera irteera egin zuten. 12:50 aldera, Guardetxea eta gero, 68 urteko iruindar bat erori eta hanka bat hautsi zuen. Larrialdi zerbitzuak Altsasu eta Iruñeko suhiltzaileak mugiarazi zituen. Hasiera batean, lainoa zela eta helikopteroak ezin izan zuen ebakuazioan parte hartu, baina hura jasotzean, 14:00etan, Guardia Zibileko erreskate taldeko kideak hartu eta zauritua zegoen tokira eraman zituen. Gizona helikopteroz Nafarroako Ospitalera eraman zuten 15:00ak aldera.Bestalde, asteazkenean 18:30ean Isasia industrialdean, 84 urteko gizon batek txirrindulan zihoala, emakume bat harrapatu zuen. Ezbeharraren ondorioz gizonak kolpea hartu eta bekainean zauria egin zuen. Diario de Navarrak jakinarazi duenez, Bideko Ama Birjina ospitalera eraman zuten.