Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Huescako SabiÃanigok VI. Puyada a Oturia 2010 mendi lasterketa hartu zuen asteburuan, 38 km-ko lasterketa, 2.200 metroko desnibel positiboarekin. Tartean Oturia (1.921 m) eta Santa Orosia ermita (1.657 m) igo behar izan zituzten. Proba Espainiako Mendi Lasterketen Txapelketa zen, maila indibidualean eta selekzio autonomikoen mailan.Irabazlea Raul Garcia Castan izan zen (Gaztela eta Leongo selekzioa, 3:13:41). Dantzaleku-Sakanako Ander Unzurrunzaga etxarriarra 35.a iritsi zen helmugara (3:51:31) eta hirugarren beteranoa izan zen, Santiago Alvarruiz eta Juan Apillueloren atzetik. Talde bereko Jose Antonio Salgado altsasuarra 118.a izan zen, 19. Beteranoa (5:00:17).