Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako hirugarren eta azken saioa jokatu zen Jauntsaratsen. Emakumezkoen txapelketan (255 kilo) Amaiur izan zen jaun eta jabe, 5 puntu lortuz, eta Beti-Gaztek eta Sakanak 3,5na puntu atera zituzten. Berriozarrek 2 puntu bildu zituen eta Basaburua-Imotzek 1. Horrela, Amaiur izan da txapelduna (14 puntu), Lesakako Beti-Gazteri 1,5 puntu atera eta gero (12,5 puntu). Sakanako neskak hirugarrenak sailkatu dira (9,5 puntu) eta haren atzetik datoz Berriozar (6 puntu) eta Basaburua-Imotz (3 puntu). Kadeteen mailan talde mistoak aritu dira lehian (295 kilo). Andra Mari eta Basaburuak berdindu egin zuten azken jardunaldian, 2,5na puntu pilatuz, eta Txantreak puntu bakarra eskuratu zuen. Horrela, Basaburua izan da txapelduna (7,5 puntu) eta Andra Mari bigarrena sailkatu da (5,5 puntu). Txantrea hirugarrena sailkatu da (3 puntu).