Heldu da finalen garaia

Guaixe 2010eko ekainaren 4a

2010eko Sakanako Emakumeen Frontenis Txapelketa azken txanpara heldu da. Guztira 26 bikote aritu dira txapelketan lehian, hiru multzotan banatuta: lehen mailan 10 bikote, bigarrenean beste 10, eta hirugarrenean 6. Bada, hasierako ligaxka, final laurdenak eta finalerdiak jokatu eta gero, final handien txanda heldu da. Finalak bihar jokatuko dira, larunbatean, hilaren 5ean Irurtzungo pilotalekuan, 10:30etik aurrera. Bukatzerakoan jokalari guztiak eta antolatzaileak bazkaltzera bilduko dira Errotzen. FinalakLehen maila: -3. eta 4. postuak: Goñi-Ilzarbe - Dorai-Santesteban (11:30ean)-Finala: Aristorena-Aristorena - Astiz-Andueza (13:00etan)Bigarren maila-3. eta 4. postuak: Berastegi-Amaral - Berastegi-Adarraga / Gasco-Rodriguez (10:30ean)-Finala: Andueza-Martinez - Berastegi-Adarraga / Gasco-Rodriguez (12:30ean)Hirugarren maila-3. eta 4. postuak: Olaia-Lide-Amaiur-Irati - Loban-Igoa (11:00etan)-Finala: Loban-Ganuza - Beunza-Barrenetxea (12:00etan)