Egoi, Verdugo eta Azanza Dauphine Liberen

Guaixe 2010eko ekainaren 4a

Igandean hasiko da Dauphiné Libéré lasterketa famatuaren 62. edizioa, eta hiru txirrindulari sakandar izango ditugu lehian: Egoi Martinez eta Gorka Verdugo etxarriarrak eta Jorge Azanza altsasuarra Euskaltel-Euskadi taldean. Aurten Ag2r-ko Jose Luis Arrieta ez da ariko. Frantziako Tourra egoki prestatzeko lehiatzen dira txirrindulari asko aste bateko iraupena duen proba honetan, eta jakina denez Egoi Martinez eta Gorka Verdugo Tourrean ariko dira, Samuel Sanchezi laguntzen. Azanza ez da ariko eta ez dakigu Arrietak bere 11. Tourra litzatekeenean ariko den hala ez.  Txirrindulari famatuenek irabazi izan dute Dauphiné Libéré. Anquetil, OcaÃa, Merckx, Hinault, Lemond, Millar, Indurain, Armstrong… 2004an Iban Mayok irabazi zuen, eta 2005ean IÃigo Landaluzek. Azken bi urteetan Caisse d´Epargneko Alejandro Valverde izan da garaile eta aurten bertan aritzea zen txirrindulariaren asmoa, baina ez da ariko, jarri dioten zigorra dela eta. Ariko diren izarren artean Alberto Contador (Astana) da faborito nagusietakoa. Azanza, Egoi eta Verdugoren lana, jakina, Samuel Sanchez laguntza izango da. Frantziako Alpeetan jokatuko den lasterketa igandean abiatuko da, Evian les Bainsen hasi eta despedituko den 6 kilometroko sarrerako etaparekin, eta hurrengo igandean despedituko da, hilaren 14an, Sailanchesen. Hasierako bizpahiru etapak trantsiziozkoak dira, eta ostegunetik hasita nagusituko da mendia. Alpeetan etapa ikusgarriak prestatu dituzte, hurrengo larunbatekoa kasu: maila bereziko Alpe D´Huez ezagunean despedituko da etapa. Mendia nagusi, eskalatzaileek aukera paregabeak izanen dituzte. Masterrak IrurtzunenEkainaren 4tik 6ra bitartean Nafarroako Itzulia dute jokoan master eta seniorrek. Ostiraleko etapa Castejonen jokatuko da, larunbatekoa Irurtzunen â€"16:00etan aterata, 100 kmâ€" eta igandekoa Otsagin. Bestalde, larunbatean Erlojupeko Vasconavarro txapelketa jokatuko da Villatuertan, eta bertan afizionatuak eta gazte mailakoak ariko dira. Bestalde, igandean Eskirotzen gazteen mailako proba izango da.