Kirol Astea ate joka

Guaixe 2010eko ekainaren 8a

Sakanako Mankomunitateak aurten antolatutako Kirol Astea berezia izango da. Kirol eta osasunaren garrantzia nabarmendu nahi du Mankomunitateak eta Kirola eta Osasuna Jardunaldiak antolatu ditu gaurko. Helburua kirolariak eta pertsona oro, ariketa fisikoa egiten dutenak bereziki, mediku azterketaren garrantziaz sentiberatzea da. Horretaz gain bi ikastaro egonen dira. Jardunaldiak antolatzeko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa (CEIM), Nafarroako Gobernua eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan du Mankomunitateak. “Kirola egitea inportantea da gaixotasunak saihesteko, eta segimendu eta kontrol medikuen beharraz sentsibilizatzeko antolatu ditugu jardunaldiak. Horregatik gonbidatu ditugu kirol teknikariak, zinegotzi eta alkateak, kirol klubak, soinketa irakasleak eta Osasun Etxeetako medikuak” nabarmendu zuen Amaia Gerrikagoitiak ekitaldien aurkezpenean. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute 948 464 866 telefonoan.IkastaroakAipatu jardunaldiez gain, bi ikastaro antolatu dira Sakanako Kirol Astearen barruan. Sakanako ikastetxeetako irakasleei zuzendutako oinarrizko bizi-euskarriaren ikastaroa da bat. Egoera larri eta berezien aurrean â€"norbait itotzear, bihotzekoak, epilepsiak…â€"zer egin behar den erakutsiko da bertan. Mankomunitatean emanen da, ostegunean, 6:00etatik 20:00etara. 31 irakaslek izena eman dute eta beste 20 itxaron zerrendan daude. Bestalde, Burundako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek lehen sorospen ikastaroa jasoko dute astelehenetik ostiralera. DYAk eskainiko ditu, Olazti eta Urdiaingo eskoletan eta Altsasuko Zelandin, Korazonistetan eta IÃigo Aritzan. Egitaraua10:00etan: Jardunaldien aurkezpena. Migel Angel Zubiria (Mankomunitateko lehendakaria), Adolfo Araiz (Mankomunitateko kudeatzailea) eta Ruben GoÃi (Mankomunitateko kirol batzordeko lehendakaria).10:15ean: Ariketa fisikoa eta osasuna.-Programaren helburuak: Ignazio Arbeloa (Nafarroako Gobernuko Kirol Institutuko zuzendariordea).-Ariketa fisikoa eta osasuna: Esteban Gorostiaga (Naf. Gobernuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa)11:15ean: Auzatea.11:45ean: Kirol medikuntza, Bizkaiko udalek antolatzen duten Guztiontzako Kirolari laguntza.-Programaren helburuak eta filosofia: IÃaki Mugika (Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolen zuzendari nagusia).-Antolakuntza eta lan taldea: Kepa Lizarraga (Bizkaiko Foru Aldundiko kirol-medikua)-Talde teknikoa eta azterketaren edukiak: Javier Serra (Bizkaiko Foru Aldundiko kirol-medikua).12:45ean: Unitate mugikorra ikustea (kirolariei bertan egiten zaizkie esfortzu-probak)14:00etan: Bazkaria Basomutur erretegian.