Ibarrean bi logistika gune aurreikusi dituzte

Guaixe 2010eko ekainaren 3a

Maiatzaren 12an mustu zen Bakaikuko trenbide gaineko zubia. Ekitaldi hartan Laura Alba kontseilariak esan zuenez "abiadura handiko korridore berriak aukera berriak ekarriko ditu. Orokorrean Nafarroan (lehiakortasun gehiago hura erabiltzen duten enpresa eta pertsonei) eta pasatzen den tokietan, logistikaren arloan, aukera berriak zabalduko ditu". Alba kontseilariak Bakaikun aurreratu zuenez "Nafarroako Gobernua prestatzen ari den Gune Logistikoen Planean Sakana lehentasunez ariko den eskualdeetako bat izanen da. Plan hori uda aurretik jakinaraziko du Nafarroako Gobernuak". Garraio Zuzendaritza Nagusia Logistikarako Nafarroako Agentziaren bidez ikerketa egiten ari dela zehaztu zuen kontseilariak. IkerketaNafarroako Gune Logistikoen eta Intermodalitatearen Plan Estrategikoak erkidegoan merkantzien garraio sistema bat garatzeko ildoak zehazten ditu. Plan horretan plataforma logistikoen sare bat aurreikusten da, Nafarroa zeharkatzen duten prestazio handiko tren eta errepide sareekin artikulatuta. Nafarroako Logistika Guneen Sarea garatzeko Lurralde Eredua onartu zuen Nafarroako Gobernuak iazko uztailean. Han modu orokorrean jasotzen diren proposamenetan oinarritzen dira lantzen ari diren bideragarritasun planak. Besteak beste kontuan izanen dute bideragarritasuna eta beste logistika azpiegitura batzuk aurretik egotea. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak iazko urrian bi bideragarritasun ikerketa egiteko lanak eman zituen. Haietako batek Lizarra, Tafalla eta Zangoza-Irunberri inguruak hartzen zituen. Besteak, berriz, Bera, Irurtzun eta Altsasu inguruak. Bukatzear dauden ikerketa horietan, besteak beste, aukerak eta azpiegiturak (egungoak eta proiektuan daudenak) baloratzen dira, beti ere, Lurralde Antolakuntza Planetan jasotakoarekin adostuta. Ikerketa iritsi bitartean, hala ere, Nafarroako Gune Logistikoen eta Intermodalitatearen Plan Estrategikoan (2007ko irailekoa) zenbait gauza aurreratzen dira. Horiek dira hemen azalduko ditugunak. SakanazNafarroan logistika garatzerakoan Gobernuak tamaina eta zerbitzu ezberdinetako guneak aurreikusten ditu. Nafarroako Gobernuak logistikarako zazpi gune aurreikusi ditu: Iruña-Iruñerria, Tutera-Castejon, Zangoza-Irunberri, Tafalla, Lizarra, Irurtzun eta Altsasu. Herri eta hiri horiek aipatzen dituzte, baina zehaztu digute inguru horretan kokatu litezkeela, ez duela zehazki aipatutako herrian bertan izan behar. Aurreikusten diren logistika guneak tamaina ezberdinetakoak lirateke: Garraiorako Zerbitzu Guneak (txikienak); Merkantzia Garraio Guneak (ertainak) eta Logistika Plataformak (handienak). Nafarroako Gobernuaren Garraiorako eta Logistikarako Nafarroako Agentzia enpresa publikoak ere logistika gune horiek 2015. eta 2025. urteetan zein garapen izan beharko luketen ere aurreikusi du. Irurtzun aldeanLogistika gunea Irurtzun aldean jartzeko hiru adierazle hartu dituzte kontuan: errepide lotura guneekiko kokapena; egunero kamioi kopuru ertaina pasatzea eta tamaina ertaineko hiriekiko kokapena. 2015erako 5 hektarea lituzkeen Garraiorako Zerbitzu Zentroa aurreikusten da. Ibilgailuei zerbitzua emateko gunea (gasolindegia, aparkalekua, tailerra...) eta kamioilari eta turismoei zerbitzua emateko gunea lituzke (jatetxea, hotela, denda...). Logistikarako erabil litekeen pabilioi txikiren bat ere egon daitekeela aurreikusten dute. 2025. urtera begira Irurtzun aldeko Garraiorako Zerbitzu Zentroak 10 hektarea lituzke.     Altsasu aldeanLogistika gunea Altsasu aldean jartzeko honako adierazleak hartu dituzte kontuan: bertako garraiolariak egotea; pakete eta karga txikiko enpresak; errepide korridore handiekiko kokapena; egunero kamioi kopuru ertaina pasatzea eta eskualde/probintzia mailako hiriekiko gertutasuna. 2015erako 10etik eta 30 hektareara bitartean lituzkeen Merkantzia Garraio Gune handia egitea aurreikusten da Altsasu aldean. Errepide garraioan zentratutako gunea litzateke eta metropoli edo eskualde esparrua hartuko luke. Bere baitan logistika gunea (karga hartu eta hura zatikatzeko nabeak) eta pertsona eta ibilgailuei zerbitzua emateko guneak lituzke. Errepideko garraio enpresei zuzendutako azpiegiturak eta zerbitzuak. Epe ertainean Altsasu aldeko gunea Plataforma Logistikoa bihurtu eta errepidekoaz gain tren garraioko karga kudeatzeko aukera ez du baztertzen ikerketak. 2025. urtean Merkantzia Garraiorako Zentroak 50 hektarea izanen lituzkeela aurreikusi dute eta 10 hektarea hartuko lituzkeen terminal multimodala ere. Nafarroa 2005ean logistikara eskainitako 86 hektareak 2015ean 341 izateko proposamena egina dago. Eta 2025erako guztira logistikara eskainitako 695 hektarea leudeke. Egin beharreko inbertsioen estimazioaUrteaEskualdeaAzalera Eraikuntzarako inbertsioakInbertsioak urbanizazioanGuztira  m2Eraikuntza Lotutako KostuakUrbanizazioaSarbideakLotutako kostuak eta zerbitzuak    2015Irurtzun 50.000 6.000.0001.320.0001.395.972 300.000 373.114 9.389.086 2015Altsasu300.00036.000.0007.920.0008.375.8331.800.0002.238.68356.334.5172025Irurtzun100.00012.000.0002.640.0002.791.944600.000746.22818.778.1722025Altsasu600.00090.000.00019.800.00016.751.6673.600.0004.477.367134.629.033Non20152025 GordinaPartzelakEraikinakGordinaPartzelakEraikinakIrurtzun aldean50.000 m230.000 m220.000 m2100.000 m265.000 m240.000 m2Altsasu aldean300.000 m2190.000 m2120.000 m2600.000 m2425.000 m2300.000 m2    ANLGarraiorako eta Logistikarako Nafarroako Agentzia 2008ko maiatzean sortu zen, Nafarroako zerbitzu logistiko publiko guztiak zentralizatu eta gainbegiratu eta sustatzeko asmoz. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikita dagoen enpresa publikoa da.