Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte honetan mustu du egoitza berria Altsasuko Udal Musika Eskolak. Hura bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da bihar, 10:00etatik 13:00etara. Ordutegi horren barruan bisita egin daiteke edota programatutako ekitaldietan parte hartu. Bisitarekin batera hainbat musika emanaldi izanen dira eta eskolako liburutegian orain arte eskuratutako didaktika materiala (partiturak eta metodoak) ikusgai izanen dira. Egitaraua10:30etik 11:00etara    Kalejira.11:00etatik 11:15era    Aurreskua. 11:15etik 11:45era   Bigarren solairura bisita.11:30etik 11:45era   Konboaren emanaldia.11:45etik 12:10era   Hirugarren solairura bisita.12:10etik 12:20ra   Hiru ikasleren emanaldia. 12:20tik 12:35era   Fanfarrearen emanaldia skate parkean. 12:35etik 13:30era   Musika.