Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar Aralarko santutegian 19:00etan meza izanen da. Aurreko bi larunbatetan bezala, bihar ere ETBk meza grabatu eta iganden goizean bere lehen katean emitituko du. Pedro Mari Etxabarri izanen da apaiza eta Etxarriko parrokiako abesbatza ariko da kantatzen. Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak San Migelgo maitale guztiak "igandero bezala eliza betetzera eta merezi duen ospea ematera" gonbidatu ditu. Bestalde, Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak jakinarazi du igandean, Corpus Eguna izanik, Aralarko santutegian hiru meza izanen direla: 10:00etan, 11:00etan eta 12:30ean, meza nagusia azken hori. Elizkizun horren ondoren, ohi denez, santutegitik Trinitateko ermitara prozesioa eginen da