Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Masamune Shirow manga marrazkigile japoniarra dugu, Hyogon, 1961. urteko azaroaren 23an jaioa. Izen hau berez ezizen bat da. Bere benetako izena Masanori Ota dugu, XIII-XIV. mendertako ezpatagile famatu bati hartu ziolarik. Lan famatuenak Ghost in the Shell, Dominion Tank Police edo Appleseed dira.Ezizenaren atzean ezkutatzen da askotan eta bere benetako datu asko ezezagunak dira. Badakigu Osakako unibertsitatean ikasi zuela eta oleozko margo artelanetan graduatu zela. Ondoren irakasle lanak egin zituen laurogeiko hamarkadako bigarren zatian.Bere lehenengo manga lana 1982. urtean argitaratu zuen Atlas izeneko fanzine batean. Lanaren izena, Black Magic. Bertan jada bere lanetan erakusten duen zientzia eta teknologiari buruzko ardura azaltzen zen. Egile nahiko konplexua da, normalean gaiak asko jorratu eta korapilatzen dituelarik, eta batez ere teknologiarekin eta politikarekin bere lanek duten harreman estua azpimarratu nahi dut.Etenaldi txiki bat eginez bere biografian, adibide batekin azken datu hau zabaldu nahiko nuke. Ghost in the Shell komikian Japoniako poliziaren departamentu sekretu baten partaide baten bizitza azaltzen du. Pertsona hau gorputza guztiz robotizatua du eta lanerako ere zenbait tramankulu teknologiko aurreratu erabiltzen dituzte. Departamentu honen eginbeharra, gobernuak konpondu ezin dituen zenbait arazotan murgiltzea da. Politikaren mundua alde batera utzita, teknologiari buruz normalean komikietako orrialdeetan oharrak jartzen ditu berak asmatutako teknologi aparatu aurreratuek nola funtzionatu beharko luketen eta bere ustez gaur egungo zientziarekin nola azaldu daitezkeen azalduz. Ohar hauek ez dira beharrezkoak historia ulertu eta jarraitzeko, soilik teknologiari buruz duen jakinduria eta ematen dion garrantzia ulertzeko erabiltzen dira. Hau da, nahiz eta benetan berak asmatutako tramankuluak izan, eta gaur egun horrelakorik oraindik sortu ez den, teorikoki tramankulu horiek egitea posiblea dela azaldu nahi du. Gure garaiko Julio Verne baten kutsua du nonbait.Bere biografiarekin jarraituz, Black Magic bukatzean Appleseed egiten hasi zen. Lan hau guztiz bukatu gabe utzi zuen nahiz eta benetan arrakasta ikaragarria izan mundu osoan. Gaur egun, lehenengo lau liburuak alde batera utzita beste bi liburu atera zituen Appleseed-i buruz, ilustrazio eta ohar liburuak dira, komiki originala hobeki ulertzeko.Ondoren, bere lan urte emankorrenak etorri ziren, Ghost in the Shell, Orion eta Dominion lanekin. Ghost in the shell liburuaren jarraipena ere egin zuen, bi pelikula egin dira eta baita anime serie bat telebistarako. Guzti hau alde batera utzita ilustrazioaren eta bideojokoen munduan ere lan egin du.Hau da orokorrean dakiguna mangaka honi buruz. Ez du beste komikirik argitaratu (ilustrazioak besterik) eta bere biziari buruz dakiguna orokorrean datu gutxi batzuk dira... dirudienez garrantzi handia ematen dio bere bizitza pribatuari.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com