Eguna amaitzeko kontzertuak

Guaixe 2010eko ekainaren 4a

Etxarri Aranazko Gaztetxeak bigarren urtemuga ospatzen du aurten. Zenbait jarduera dituzte egunean zehar. Musikak emanen dio amaiera ospakizunari. Iruñeko Memo taldea eta talde sorpresak kontzertua eskainiko dute gaztetxean.Bestalde, Arbizun, AHTren aurkako eguna dute biharkoa. Hemen ere, musikarekin agurtuko dute eguna. Lubaki, Alerta Gorria eta Ze Esatek! taldeak igoko dira oholtza gainera. DJ Segueyrekin ordu txikietaraino luzatuko da gaua.