Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Miguel López-Remiro Forcada (Iruña, 1977), 2006tik Curatorial eta Bilboko Guggenheim-eko dokumentazio zuzendariorde izan dena, Nafarroako Unibertsitateko Arte Kontenporaneo Museoko zuzendari izendatu berri dute. Dirudienez, uztailean hasiko da lanean bere postu berrian, Nafarroako Unibertsitateak baieztatu duenez.Museoaren eraikin berriaren diseinua Rafael Moneori enkargatu zitzaion, eta dirudienez, urte bukaeran hasi liteke eraikuntza, oraindik zehaztugabeko inbertsioarekin eta solairuko 9.000 metro karratuko azalerarekin.Proiektu hori 2006an sortu omen zen, María Josefa Huarte Beaumontek 50 bat koadrotako donazio bat egin ondoren. Donazio horren baitan ondorengo ale garrantzitsuak daude: Oteiza, Tapies, Palazuelo, Picasso, Rothko, etab. Museo horrek, halaber, bere baitan jasoko ditu Nafarroako Unibertsitatearen Argazkilaritza Fondoa, Jose Ortiz Echagüeren ondarearekin, gaur egun Espainiako inportanteenetariko bat dena.Beraz, horrekin guztiarekin, badirudi arte garaikideko museo interesgarri bat izango dugula Nafarroan.Itziar Nazabal