Hitzezko lore onenak sarituta

Guaixe 2010eko ekainaren 8a

Kima euskara taldeak antolatutako bosgarren piropo lehiaketak baditu saridunak. Cristina Fernandez Santanok lehen saria eskuratu du piropo honegatik: Egunsenti guztiak zu bezala izanen balira egunero jaikitzea mereziko luke piropoak jaso du. Fortxo Gozotegiko lote eder bat (tarta, trufak eta pastak) jaso du sari gisa. Bigarren saria, Donibane Gozokiak emandako kilo bat goxoki, Nagore Diaz Oiarbidek eskuratu du. zu karamelo goxoa, beti nire ahoan piropoak eman zion saria. Kimak jakinarazi duenez 102 piropo aurkeztu dira lehiaketara eta haien hautaketa bat www.altsasukokima.com web orrian dago irakurgai, gainerako edizioetakoak bezala.