Eskolarteko literatura saria Sakanara

Guaixe 2010eko ekainaren 8a

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilari Alberto Catalanek 2009-2010 ikasturteko euskarazko eskola lehiaketen sariak eman zituen joan zen ostiralean, Iruñean, Nafarroako Jauregian. Aurtengoa lehiaketaren 21. edizioa izan da eta 27 sari eman dira, modalitate hauetan: olerkian 6, narratiban 6, bertso idatzian 12 eta deklamazioan, irrati gidoian eta podcastean 3. Jose Maria Satrustegi arruazuarraren izena du etnografia sariak, baina modalitate horretan saria hutsik geratu zen. Sarituek diplomak, trofeoak, bonoak eta DVDak jaso zituzten. Sariak 125 euro eta 500 euro artekoak (talde lanetan) izan dira.Sari horietako bat Sakanara etorri da. Andra Mari ikastolako ikasle Urko Gorriti Astizek  bertsopaper modalitateko LHko 2. zikloko 3. saria jaso zuen. Honako gaia landu zuen: "Klasekide batek papertxo bat bidali dizu mezu polit batekin".Nafarroako Eskolarteko Euskarazko Literatura Lehiaketara 1.556 lan aurkeztu dituzte, 108 narratiban, 65 olerkian, 1.363 bertso idatzian, eta taldeko 19 grabazio deklamazio, irrati gidoi eta podcast modalitatean. Lehiaketaren helburua da sormena eta adierazpena sustatzea eta ikastetxeei ikasleen hizkuntza gaitasuna aberasteko egunero egiten duten ahaleginean laguntzea.